25-29 urteko gazteei zuzendutako emantzipazio laguntza ematea aztertzen ari da Jaurlaritza
25 eta 29 urte arteko gazteentzako emantzipazio dirulaguntza ematea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza, gazteek gurasoen etxea arinago utz dezaten. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazteak 30,2 urterekin emantzipatzen dira gaur egun, baina 2030erako, batezbesteko hori 28 urtera murriztu nahiko luke Jaurlaritzak, baita emantzipazio tasa (25-29 urteko gazteena) egungo % 39,5etik % 50era igo ere.
Bi helburuok ardatz hartuta, Gazteen Emantzipazioa bultzatzeko 2030 Euskal Estrategiarako proposamena ondu du Gobernuak, eta bertan jaso du aipatutako balizko dirulaguntza hori ere. Oraindik, baina, zehazteke dago laguntzaren zenbatekoa, iraupena edo ezaugarriak zeintzuk izango diren.
Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak aurkeztu ditu planaren nondik norakoak, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.
Fernandezek azaldu duenez, dokumentuari ekarpenak egiteko bi hilabeteko epea zabalduko dute orain. Besteak beste, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (60 bat gazte erakunde biltzen dituen erakundea), talde parlamentarioen eta gainerako erakundeen iritzia jaso nahi da, otsailera bitarte. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da martxoan behin betiko testua onartzea.
Fernandezek aitortu du gaur aurkeztu duten estrategia ez dela "hutsetik abiatutako zerbait", eta jada martxan zeuden neurriak (besteak beste, alokairua sustatzeko Gaztelagun programa edo Trapezistak familia sarerik ez duten gazteentzako babes egitasmoa) eta berriak "uztartu" dituela ekinbide bakarrean. Berrikuntzen artean, aipatu du Eusko Jaurlaritzak Gazteriaren aldeko Ituna izenpetu nahiko lukeela eta horretarako "adostasunik zabalena" komeni dela. "Jaurlaritzak horren alde egingo du lan", erantsi du.
Europako gazteak lau urte lehenago, 26 urterekin, emantzipatzen dira
Azterlanak Euskadiko gazteen emantzipazioari argazkia atera dio. EAEko gazteek 24-25 urterekin emantzipatu nahiko lukete, baina batez beste, 30 urteak beteak dituztenean egiten dute. Bestalde, emantzipazio tasa (18-34 urte) % 35,1ekoa zen Euskadin 2020an, eta pandemiak are gehiago okertu du datua. Dena dela, emantzipaziorako adina 30 urteren bueltan daramatza azken 10 urteak.
Orokorrean, Espainiako Estatukoak baino hobeak dira EAEko datuak, baina Europako testuingurutik urrun daude oraindik. Europar Batasuneko gazteak 26,2 urterekin joaten dira gurasoenetik, eta emantzipazio tasa % 50ekoa da (2019ko azken datua: % 49,6).
Enplegu eta etxebizitza alorrean ere, aldea nabarmena da. EAEn, gazteen okupazio tasa % 37,3koa zen 2020an, eta EBn, % 46,1ekoa. Langabezia tasan, berriz, bost puntuko ezberdintasuna dago: EAEkoa % 22an dago; Europakoa, aldiz, % 13,3an.
Zure interesekoa izan daiteke
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.