Euskal gazteak, batez beste, 30 urterekin emantzipatzen dira, etxeen garestitzeagatik
Euskal gazteak, batez beste, ia 30 urterekin emantzipatzen dira, batez ere etxebizitzaren garestitasunagatik. Dena dela, gehienak baikorrak dira hemendik bost urtera haien egoera pertsonalak ekarriko dienarekin.
Horrela ondorioztatzen da "Euskadiko Gazteen 2019ko Panoramika" izeneko azken txostenetik, astelehen honetan Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria sailburuordeak eta Agurtzane Llano Gazteria zuzendariak aurkeztu dutena.
Emantzipazioari dagokionez, 18 eta 24 urte bitarteko euskal gazteen % 6,7 bakarrik independizatu da, eta 25 eta 29 urte bitartekoen % 35,7. Tasa horrek gora egiten du 30 eta 34 urte bitartean dituztenetan (% 72,8).
Hori dela eta, emantzipatzeko batez besteko adina zertxobait jaitsi da, eta orain, ia 30 urte dira (29 urte eta sei hilabete).
Emantzipazio berantiar horren arrazoi nagusia jabetzako etxebizitza librearen garestitzea da, nahiz eta 2015etik maila egonkorrean mantendu, pisuen prezioen jaitsieragatik eta bankuek ematen dituzten interes-tasen jaitsieragatik.
Alokairu libreko etxebizitzetan ere zailtasunak ikusten dituzte, izan ere, 2018an, Euskadin mila etxebizitza baino ez zeuden eskuragarri, eta, salmentan, ordea, 20.000 baino gehiago.
Testuinguru horretan, udalek eta Eusko Jaurlaritzak Etxebideren bidez sustatzen duten Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) da gaur egun aukera bideragarri bakarra, txosten horren arabera. 2018ko lehen seihilekoan, Etxebiden erregistratutako etxebizitza babesturako eskabideen % 81,3k alokairua aukeratu zuen.
Jarduera-tasak, hau da, lanean ari diren edo lan egiteko prest dauden pertsonen ehunekoak, erakusten du 16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 26 egoera horretan daudela, eta ehunekoa % 85,4ra igotzen da 25 eta 29 urte bitartekoen artean.
Ildo horretatik, batez besteko soldata garbia 1.164 eurokoa da 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat, eta 1.428koa 30 eta 34 urte artekoentzat.
"Euskadiko Gazteen 2019ko Panoramika" txostenak ere erakusten du gazteen % 49k goi-mailako titulazioa duela eta % 69,3k ondo hitz egiten duela euskaraz.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.