Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hotza, protagonista asteburuan

Ostiraletik igandera termometroa nabarmen jaitsiko da. Elur maila 1.000 metroan kokatuko da, eta prezipitazioak gutxiago izango dira.
Izotza Otxandion.
Izotza Otxandion. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana

Asteburuan tenperaturak jaitsi egingo dira eta hotzak hartuko du protagonismoa. Larunbatean tenperatura nabarmen jaitsiko da, 0 gradura hurbilduz. Gainera, asteburuak aurrera egin ahala, termometroak jaisten jarraituko du.

Gaur, ostirala, euria izango da, batez ere eguerditik aurrera. Goizean, Kantauri isurialdeko zenbait lekutan euria egin dezake, baina arratsaldetik aurrera euria ugaritu egingo da ia leku guztietan. Iparraldean, tenperaturak ez dira asko aldatuko, baina hegoaldean pixka bat igo daitezke. Egunaren bigarren zatian, ipar edo ipar-ekialdeko haizea nabarmenduko da.

Bihar, larunbata, termometroek behera egingo dute eta, batez ere Kantauri isurialdeko zenbait lekutan, euria egingo du. Elur-maila 1.000 metroan izango da goizean zehar. Egunaren bigarren zatian ateri izango da. Tenperaturari dagokionez, maximoak 6-10 gradukoak izango dira goizeko lehen orduetan. Bestalde, minimoak egunaren bukaeran izango dira, eta mendi inguruetan edo hegoaldeko toki batzuetan izotz txikiak sor daitezke. Ipar haizeak joko du.

Igandean, giro hotzak jarraituko du, baina euria egiteko probabilitateak behera egingo du. Hala ere, kostaldetik gertu, Araba eta Nafarroa hegoaldean baliteke prezipitazioak izatea. Tenperaturek berdintsu jarraituko dute, eta goizean hodeitza zulatu daiteke. Gainera, goizaldean izotz txikia izan liteke hegoaldean.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X