Hiru haur arin zauritu dira Artazun, eskolara zihoan mikrobus bat iraulita
Hiru adingabe arin zauritu dira eskola garraiorako mikrobus bat iraulita Artazun, Gares inguruan (Nafarroa), eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.
Foruzaingoaren arabera, 08:45ean gertatu da ezbeharra. Hamar bidaiari zeramatzan eskola-mikrobusa bidetik atera, eta irauli egin da NA-7040 errepidean, Artazu parean. Ondorioz, hiru adingabe zaurituta eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate ospitalera. Zauri arinak dituzte.
Mikrobusean zihoazen gainerako bidaiariak onik atera dira, gidaria eta zaintzailea barne.
Suhiltzaileak, bi anbulantzia medikalizatu eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira. Foruzaingoa istripua nola gertatu den ikertzen ari da.