bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urpekari baten gorpua uretatik atera dute Elantxoben

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.
Gaur goizean urpekari baten gorpua atera dute larrialdi zerbitzuek itsasotik. Gorpua goizeko 10:00ak aldera berreskuratu dute. Antza, 8 urpekari atera dira itsasora arrantzan, eta horietako bat hilik topatu dute.
18:00 - 20:00
58 urteko urpekari bat hilda agertu da Elantxobeko portuan

Larrialdi zerbitzuek 58 urteko urpekari baten gorpua atera dute igande honetan itsasotik, Elantxoben (Bizkaia).

Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, gorpua goizeko hamarrak aldera berreskuratu dute, herritar batek larrialdi zerbitzuei deitu dienean, herriko portutik uretan gorpu bat ikusi duela esanez.

Suhiltzaileak eta Ertzaintza, besteak beste, bertaratu dira, eta pertsonaren heriotza egiaztatu dute.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, lau pertsonako bi talde urpeko arrantza praktikatzera atera dira gaur goizean, eta horietako bat izan da hildakoa. Gainerakoak euren kabuz atera dira abisua jaso ostean, eta ez dituzte erreskatatu behar izan.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X