Minbiziaren kontrako eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru emakumetik batek eta bi gizonetik batek izango dute minbizia bizitzan zehar

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak minbiziaren prebentziorako, ikerketarako eta detekzio azkarrerako baliabideak eskatu ditu, gogorarazi duenez "denok bizi beharko baitugu minbiziarekin".
Ekitaldia Iruñean, minbiziaren kontrako munduko egunean. Argazkia: EFE
Ekitaldia Iruñean, minbiziaren kontrako munduko egunean. Argazkia: EFE

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak antolatuta hainbat ekitaldi egin dira gaur herri eta hiri askotan, minbiziaren kontrako munduko egunaren harira.  Gizarte osoa minbiziaren kontrako borrokan engaiatzea helburu duen #TodosContraElCáncer kanpainaren baitan egin dira ekitaldiok, bizi-ohitura osasungarriak sustatu eta 2030erako minbizia gainditzen dutenen kopurua % 70era iristeko helburua lortzen laguntzeko. 

Iruñean ehundik gora haurrek elkartearen sinbolo den begizta berde bat osatu dute, eta elkartearekin eskuz esku lan egitearen garrantzia aldarrikatu dute, 2030ean kerik gabeko lehen belaunaldia izateko. 

Juan Yeregui kazetariak, pazientea eta Elkartean boluntario denak, adierazpen bat irakurri du eta bertan jendarteari eskatu dio diagnostiko goiztiarreko programetan parte hartzea, "alderdi politikoei exijitzea minbizia lehentasuna izan dadila beraientzat", minbiziaren aurkako elkarteekin lankidetzan aritzea eta gaixotasun horri buruz hitz egitea "beldurrik, haserrerik eta tristurarik gabe".

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak azaldu duenez, minbizia munduko arazo soziosanitario garrantzitsuena da, ez alferrik, 2030ean 21,6 milioi kasu berri egongo direla kalkulatzen dute. Espainiar estatuan 2030ean 330.000 kasu berri aurreikusten dira, bestela esanda, 1,8 minutuero diagnosi berri bat

Munduko hiru emakumetik batek eta bi gizonetik batek izango dute minbizia bizitzan zehar

"Denok bizi beharko gara minbizitik gertu", ohartarazi du, eta horregatik, herritarrak kontzientziatzearen eta gobernuak prebentzio eta ikerketa politiken sustapenean inplikatzearen garrantzia azpimarratu du Elkarteak. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X