GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian anaiari labanaz eraso egiteagatik

Erasoa goizaldean gertatu da Altzako etxebizitza batean, eta biktima Donostia Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak elkarlanean, 45 urteko gizon bat atxilotu dute, anaiari labanaz eraso egitea leporatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa astelehenetik astearterako goizaldean gertatu da, Altza auzoko etxebizitza batean.

Ertzainak bertaratu direnean, toraxean zauriak zituen gizon bat aurkitu dute. Hori dela eta, Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.

Erasoaren ondoren ihes egin duen pertsonaren bila hasi dira, eta, ordu batzuetara, Donostiako Udaltzaingoak ustezko erasotzailearen ibilgailua aurkitu du.

Gidaria biktimaren anaia dela ondorioztatu dute, eta atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute. Bitartean, gertakarietan erabilitako arma zuria bilatzen hasi dira, eta handik gertu aurkitu dute.

Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X