Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Iruñeko Donibane auzoan izandako trafiko istripuan

Gertatutakoa ikertzen dabil Udaltzaingoa, eta oraingoz zabalik ditu hipotesi guztiak.
20230220114516_iruneaistripua_
18:00 - 20:00
Hildako bat utzi du Iruñean izandako auto istripuak

Pertsona bat zendu da astelehen honetan Iruñeko Donibane auzoan gertatu den trafiko istripuan. La Olivako monasterioaren kalean jazo da ezbeharra. Dirudienez, ibilgailuak talka egin du, eta, kolpearen ondorioz, barruan zihoan bidaiari bakarra hil egin da.

08:00etan izan da istripua, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Iturri horren arabera, udaltzainak gertatutakoa ikertzen ari dira, eta oraingoz ez dute hipotesi bat bera ere baztertu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X