Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi pertsona hil dira EAEn covidaren ondorioz, hiru gehiago, baina behera egin dute gainerako adierazleek

Ospitaleratu kopurua 68tik 58ra jaitsi da azken astean, eta 6 pertsona daude ZIUn, aurrekoan baino bi gutxiago.
Jendea Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Jendea Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Zazpi pertsona hil dira EAEn azken aste honetan covid-19ak jota, 2023ko otsailaren 13tik 20ra bitarte, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan argitaratutako txostenaren arabera. Hala, aurreko astean baino hiru hildako gehiago zenbatu dira. Edonola ere, oro har, beheranzko joera mantentzen dute gainerako adierazleek.

Joera horren adibide dira azken egunotan plantan ospitaleratutako gaixoen kopurua, 68tik 58ra jaitsi baita, edo ZIUn daudenena, 8tik 6ra igaro delarik.

60 urtetik gorako biztanleriari dagokionez, 161 positibo antzeman dituzte talde horretan azken astean, iragan asteleheneko 195 kasuen parean. Bestalde, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuak arinki gora egin du biztanleria sektore horretan, aurreko asteko 54,42tik oraingo 55,45era.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X