Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brebetako Zientzietako azterketa euskaraz egin ahal izango dute Seaskako ikasleek

Orain arte Matematiketako eta Historia-Geografiako azterketak egin zitzaketen euskaraz, ez, ordea, Zientzietakoa. Vincent Bru Asanblea nazionaleko diputatuak eman du albistea Twitterren, Pap Ndiaye ministroaren erabakia txalotzearekin batera.
Aurten lehen aldiz Seaskako ikasleek euskaraz egin ahal izango dute Brebeta osoa, 14-15 urteko ikasleek kolegioaren amaieran egin behar izaten duten proba. 2016an Frantziako Gobernuak erreforma egin zuen, eta zientzia arloko gaiak frantsesez egitera behartu zituen kolegioak.
18:00 - 20:00
Urte luzeetako aldarrikapenen ostean, aurten Brebeteko azterketa guztiak euskaraz egin ahal izango dira

Hainbeste urtez eskatu eta borrokatutakoak eman du, azkenik, emaitza. Izan ere, Seaskako ikasleek euskaraz egin ahal izango dute aurten Zientzietako brebet azterketa. 

Hala iragarri du Vicent Bru Asanblea Nazionaleko diputatuak Twitterren. Pap Ndiaye Hezkuntza ministroaren erabakia txalotu du eta adierazi du. Azterketa euskaraz egitea "euskara hutsean eskaintzen den hezkuntzari bidezko aitorpena egitea" dela esan du.   

Peio Jorajuria Seaskako presidenteak EITBri azaldu dionez, "izugarrizko garaipena da" azterketa hori euskaraz egin ahal izatea. "Parean murru bat genuen eta murru horretan arraildura bat ireki dugu. lehen urrats bat eman dugu". Halere, salatu du sareetatik izan dutela erabakiaren berri, eta, beste behin, "albiste biziki ona izanik ere", eurekin kontaktuak jarri gabe eta eurekin hitz egin gabe hartu dela erabakia. 

Duela 30 urte inguru martxan jarri zenetik, euskaraz egin ahal zen brebeta osoki. Derrigorrezko Hezkuntza amaitzean hura gainditu duela ziurtatzen duen diploma da brebeta, azken azterketa batzuen bidez ebaluatzen dena.  Hastapenetik 2017ra arte Matematiketako eta Historia-Geografiako azterketak ziren egin beharrekoak eta horiek beti egin ahal izan dira euskaraz.

2017an gehitu zuten Zientziatako azterketa, Biologia, Fisika eta Teknologia biltzen dituena. Jorajuriak azaldu duenez, lehen urtean euskaraz egin zuten azterketa ikasleek eta zuzentzaile euskaldunak izan zituten, "dena ondo joan zen". 2018an, ordea, Parisek debekatu egin zuen froga hori euskarazk egitea.

Urte hartan, Bordeleko Errektoretzan kateatu ziren hainbat lagun Errekotretzak euskaraz egindako Zientzietako azterketak ez zuzentzeko eskatu zuelako. Gero jakin zutenez, gainera, euskaldunak ez ziren inspektoreek zuzendu zituzten 180 ikaslek euskaraz egindako azterketak. 

Aurten, uztaila hasieran egingo diren brebeteko azterketa guztiak, beraz, euskaraz egin ahal izango dituzte Seaskako 300 ikaslek. 

Seaska Ikastolen Elkarteak, poza agertu du sare sozialetan. Azkenean lortu dutela eta hurrengo erronka baxoa (goi-mailako ikasketak egiteko sarbidea ematen diena) euskaraz egin ahal izatea dela adierazi dute. Horretarako borrokan jarraitzeko prest, astelehenan elgarretaratzea egingo dute, Etxepare lizeoan.

Azken urteotan mobilizazio eta aldarri ugari egin izan ditu Seaskako hezkuntza komunitateak azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde.  Jorajuriaren esanetan "borrokak emaitzak eman ditu", baita apirilaren 22rako deituta duten mobilizazio erraldoiak ere. Halere, ez dira horretan geldituko, Euskararen hizkuntza politikak "aurrera egin dezan" borrokan jarraituko bitute.

brebeta burdeos
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X