Brebetako Zientzietako azterketa euskaraz egin ahal izango dute Seaskako ikasleek
Hainbeste urtez eskatu eta borrokatutakoak eman du, azkenik, emaitza. Izan ere, Seaskako ikasleek euskaraz egin ahal izango dute aurten Zientzietako brebet azterketa.
Hala iragarri du Vicent Bru Asanblea Nazionaleko diputatuak Twitterren. Pap Ndiaye Hezkuntza ministroaren erabakia txalotu du eta adierazi du. Azterketa euskaraz egitea "euskara hutsean eskaintzen den hezkuntzari bidezko aitorpena egitea" dela esan du.
Peio Jorajuria Seaskako presidenteak EITBri azaldu dionez, "izugarrizko garaipena da" azterketa hori euskaraz egin ahal izatea. "Parean murru bat genuen eta murru horretan arraildura bat ireki dugu. lehen urrats bat eman dugu". Halere, salatu du sareetatik izan dutela erabakiaren berri, eta, beste behin, "albiste biziki ona izanik ere", eurekin kontaktuak jarri gabe eta eurekin hitz egin gabe hartu dela erabakia.
Duela 30 urte inguru martxan jarri zenetik, euskaraz egin ahal zen brebeta osoki. Derrigorrezko Hezkuntza amaitzean hura gainditu duela ziurtatzen duen diploma da brebeta, azken azterketa batzuen bidez ebaluatzen dena. Hastapenetik 2017ra arte Matematiketako eta Historia-Geografiako azterketak ziren egin beharrekoak eta horiek beti egin ahal izan dira euskaraz.
2017an gehitu zuten Zientziatako azterketa, Biologia, Fisika eta Teknologia biltzen dituena. Jorajuriak azaldu duenez, lehen urtean euskaraz egin zuten azterketa ikasleek eta zuzentzaile euskaldunak izan zituten, "dena ondo joan zen". 2018an, ordea, Parisek debekatu egin zuen froga hori euskarazk egitea.
Urte hartan, Bordeleko Errektoretzan kateatu ziren hainbat lagun Errekotretzak euskaraz egindako Zientzietako azterketak ez zuzentzeko eskatu zuelako. Gero jakin zutenez, gainera, euskaldunak ez ziren inspektoreek zuzendu zituzten 180 ikaslek euskaraz egindako azterketak.
Aurten, uztaila hasieran egingo diren brebeteko azterketa guztiak, beraz, euskaraz egin ahal izango dituzte Seaskako 300 ikaslek.
Seaska Ikastolen Elkarteak, poza agertu du sare sozialetan. Azkenean lortu dutela eta hurrengo erronka baxoa (goi-mailako ikasketak egiteko sarbidea ematen diena) euskaraz egin ahal izatea dela adierazi dute. Horretarako borrokan jarraitzeko prest, astelehenan elgarretaratzea egingo dute, Etxepare lizeoan.
Azken urteotan mobilizazio eta aldarri ugari egin izan ditu Seaskako hezkuntza komunitateak azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde. Jorajuriaren esanetan "borrokak emaitzak eman ditu", baita apirilaren 22rako deituta duten mobilizazio erraldoiak ere. Halere, ez dira horretan geldituko, Euskararen hizkuntza politikak "aurrera egin dezan" borrokan jarraituko bitute.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.