Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Sorian emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Erasoa ikertzen ari ziren agenteei biktimak emandako datuei esker, martxoaren 23an erasotzailea atxilotu ahal izan zuten, Bizkaiko hiriburuan. Otxarkoaga auzoan bizi zenaren susmoa zuten, eta hantxe bertan hartu zuten atxilo.

Polizia Nazionalak Bilboko bizilagun bat atxilotu du Otxarkoaga auzoan, Sorian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Atxilotuak aurrekariak ditu genero indarkeriagatik.

Poliziak berak gaur bertan jakitera eman duenez, komunean dituzten lagun batzuen etxera lagundu zion emakumeari erasotzaileak, eta orduan gertatu zen erasoa.

Biktimak laguntza eskatu zien Soriako kaleak zaintzen ari ziren agente batzuei. Gertatutakoaren berri jasotzearekin batera, protokoloa martxan jarri eta ospitalera eraman zuten emakumea. Gerora, biktimak salaketa jarri zuen.

Erasoa ikertzen ari ziren agenteei biktimak emandako datuei esker, martxoaren 23an atxilotu zuten erasotzailea, Bizkaiko hiriburuan. Otxarkoaga auzoan bizi zen susmoa zuten, eta hantxe bertan hartu zuten atxilo.

Atxilotua epailearen aurrera eraman zuten handik ordu batzuetara.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X