INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak ikerketa lerro berriak zabaldu ditu Bilbon emakume bati egindako erasoaren kasuan

Atzo, Deustu auzoan 58 urteko bikotekide ohiari eraso egitea eta erredura larriak eragitea egotzita atxilotutako gizona epailearen aurrera eraman dute. Halaber, emakumeak larri jarraitzen du Gurutzetako Ospitalean erredura handien unitatean.
Ertzaintza eraso matxista gertatu den tokian, Bilboko Deustu auzoan. Argazkia: EFE
Ertzaintza eraso matxista gertatu den tokian, Bilboko Deustu auzoan. Argazkia: EFE

Ertzaintza ikerketa lerro berriak aztertzen ari da eta hipotesi guztiak zabalik daude, atzo ustez bikotekide ohiak Bilbon eraso egin eta erredura larriak eragin zizkion emakumearen kasuan. Hala baieztatu du Rodrigo Gartzia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak.

Horren esanetan, "ikerketak aurrera jarraitzen du" eta hipotesi guztiak zabalik daude.

58 urteko emakumeak kolpeak eta erredura larriak ditu eta Gurutzetako Ospitalean erredura handien unitatean jarraitzen du.

Rodrigo Gartziak azpimarratu duenez, Deustu auzoan bikotekide ohiari eraso egitea eta erredura larriak eragitea egotzita atzo atxilotutako 63 urteko gizona epailearen aurrera eraman dute.

Gauzak horrela, Ertzaintzari lan egiten uzteko eta epailearen erabakiaren zain egoteko eskatu du. "Egia bakarra da giza drama baten aurrean gaudela", gaineratu du.

Segurtasun sailburuordeak gaur goizean agerraldia egin du Martin Ibabe Donostiako Herri Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziarekin batera, iaz Donostian izandako delituen balantzea egiteko.

Juan Mari Aburtok zuhurtziaz hitz egin du eta ez du gertatutakoaren baloraziorik egin nahi izan Ertzaintzaren ikerketa amaitu arte. Halaber, lehenbailehen zauriak sendatzea opa dio emakumeari.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X