Euskalmet
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ohi baino euri gutxiago eta eguzki-ordu gehiago izan ditu Euskadiko apirilak

Euskal Meteorologia Agentziak helarazitako datuen arabera, euskal lurraldeak hilabete oso lehorra izan du, ohi baino % 35 eguzki-ordu gehiagorekin eta espero zena baino euri kopuru gutxiagorekin.
Ohi baino % 35 eguzki-ordu gehiago izan ditu Euskadiko apirilak. Argazkia: Carlos Pueyo.
Ohi baino % 35 eguzki-ordu gehiago izan ditu Euskadiko apirilak. Argazkia: Carlos Pueyo.

Aurtengo apirila oso epela eta lehorra izan da Euskadin, Euskalmet meteorologia agentziaren arabera. Izan ere, euria ez da iritsi espero zenaren erdira ere, ohi baino % 35 eguzki-ordu gehiagorekin.

Euskadin, apirileko batez besteko tenperaturek 1,7 graduko anomalia positiboa eragin dute, 1981 eta 2010 urteen arteko batez bestekoarekin alderatuta. Datu horiek eguzki-orduen igoerarekin batera doaz. Hain zuzen ere, % 35eko igoera baino gehiagorekin.

Hiriburuka, Gasteiz izan da lurraldean eguzki ordu gehien izan dituen hiriburua, 224 ordu. Atzetik, Donostia (193 ordu) eta Bilbo (186 ordu) kokatzen dira.

Hala ere, gutxieneko balioek zenbait marka hautsi dituzte ere; batez ere, Araban eta Bizkaiko mendialdeetan.

Prezipitazioei dagokienez, espero baino euri gutxiago izan dugu. Datu horiek zuzenki lotuta doaz azken 12 hilabeteetako euri-defizitarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X