Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten gorpua erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean

Herritar batek 04:00ak aldera jakinarazi du pertsona bat zegoela uretan. Gorpua Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute.
Bilboko itsasadarraren artxiboko irudi bat. Argazkia: EITB Media
Bilboko itsasadarraren artxiboko irudi bat. Argazkia: EITB Media

Suhiltzaileek gizonezko baten gorpua erreskatatu dute gaur goizaldean Bilboko itsasadarrean, Euskalduna Jauregiaren parean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, herritar batek goizeko laurak aldera jakinarazi du pertsona bat uretan zegoela. Ingurua arakatu ostean, suhiltzaileek gorpua aurkitu dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Gorpua Auzitegiko Patologiako Zerbitzura eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X