Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da Ermuan izandako istripu batean

Ezbeharra gauerdia pasatxo jazo da, N-634an, AP-8rako sarbidea ematen duen biribilgunean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera eta errepideko hesiaren kontra joan da.

27 urteko gizonezko bat hil da bart Ermuan (Bizkaia) izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra 00:30ean jazo da, N-634 errepidean, AP-8rako sarbidea ematen duen biribilgunean eta Eibarko noranzkoan.

Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera eta hesiaren kontra joan da. Gidaria auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. 

Gaztea suspertzen saiatu badira ere, bertan hil da, eta baita harekin zihoan txakurra ere. 

Bizkaiko Trafiko Unitateak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal Herriko Saharar diasporak Marokoren autonomia eskaintza gaitzestu du
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Euskal Herriko saharar diasporak bere gaitzespena adierazi du Marokoko autonomia planaren aurrean

Euskal Herriko saharar diasporak elkarretaratzea egin du gaur Gasteizen, Mendebaldeko Sahararen autonomia plana gaitzetsi, eta Marokoren subiranotasunaren pean jarriko lukeen plana errefusatzeko. Sahararren hitzetan, Espainiako Estatua da "gure lurra abandonatu behar izatearen erantzulea", eta, hori dela eta, Espainiako Gobernuari exijitu diote autonomia plana publikoki baztertzeko, independentzia erreferenduma bat egin ahal izateko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X