Zauritu bat eta hiru ibilgailu kaltetu, Doneztebe parean izandako luizi batek harrapatuta
Zure interesekoa izan daiteke
27 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Maialen Mazonen hiltzaileari
Epaileak 25 urteko kartzela-zigorra ezarri dio biktimaren senarrari azpikeriaz egindako hilketa delitu batengatik, bi abortu delitu eta ahaidetasun astungarria egotzita -emakumea bikien haurdun zegoen-, eta beste bi urte adingabea abandonatzeagatik -bikotearen bi urteko alaba bakarrik utzi zuen amaren gorpuaren ondoan, 18 orduz-.
Pradalesen iritziz, Bilbok eta Donostiak Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izan ala ez zalantza egitea FIFAren "eskakizun berriek" eragin dute
Lehendakariak adierazi du alderdi operatibo, logistiko, ekonomiko, finantzario eta segurtasunari loturikoei buruz "hausnartu" egin behar dela, eta euskal erakundeek "herriarentzako erabakirik onena" hartuko dutela esan du.
Bilbo, errugbiaren lurrikararen epizentroa: Europako finalez gozatzeko gida
Bizkaiko hiriburua errugbiaren epizentroa izango da maiatzaren 22an eta 23an. EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup taldeen finalak hartuko ditu San Mamesek, milaka zalez, doako gune ludikoez, zuzeneko musikaz eta giro ezin hobeaz beteko duen nazioarteko ekitaldian.
Arguedasko hilketako ustezko hiltzailea ostegun honetan izango da epailearen aurrean
43 urteko gizona bere kabuz joan zen astelehenean Valtierrako Guardia Zibilaren kuartelera, eta bikotekideari eraso egin ziola aitortu zuen. Arguedasko Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu hilketa matxistagatik, eta herrian gaitzespen elkarretaratzea egin dute biktimaren oroimenez.
Auto-pilaketak AP-8 autobidean, Elgoibarren, kamioi bat matxuratuta dagoelako
Ibilgailu astuna goizeko lehen orduan geratu da bide bazterrean, baina oraindik ere errei bat itxita dago eta auto-ilara luzeak daude.
Euskalduna Bilbaok musika areto onenaren aitortza jaso du Eventex Awards 2026 sarietan
Sektoreko nazioarteko adituek osatutako epaimahaiak bereziki nabarmendu ditu "Jauregiaren gaitasun tekniko aparta, nortasun kultural sendoa, programazio jarraitua eta publikoarekin duen lotura”.
Arguedaseko agintariek eta auzokideek Saida al-Yusifen hilketa gaitzetsi dute
Elkarretaratze jendetsua egin dute Udaletxeko plazan. Gainera, Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu herrian.
Gizon batek bikotekide ohia hil du kalean, Figueresen (Girona)
Gizona astelehenean atxilotu zuten, emakumearenganako urruntze-agindua urratzeagatik.
Mangoren sortzailearen semea aske utzi dute milioi bateko fidantza ordaindu ostean
Enpresaburua 2024an hil zen, Montserrat inguruan, amildegitik behera erorita. Semea eta biak bakarrik zeuden ezbeharraren unean. Hasiera batean, istripua izan zela uste izan zen eta auzia artxibatu zen. Handik gutxira, baina, zantzu berriak agertu ziren, eta epaileak kasua berriz zabaltzea erabaki zuen. Haren semea dago orain ikerketapean, ustezko hiltzaile gisa.
Auzitegi Gorenak eutanasia eskaria errekurritzeko eskubidea aitortzen die eskatzailearekin lotura "estua" dutenei
Kataluniako Generalitatearen helegite bat atzera bota du Gorenak. Gizon batek semeari onartutako eutanasia errekurritzea ontzat eman zuen sententzia batek, eta haren aurka aurkeztu zuen helegitea Exekutibo kataluniarrak.