"Bidaiak ondo planifikatzeko" eskatu du Jaurlaritzak, irteera operazioari Tourra gehituko zaion asteburuan
Asteburu korapilatsua espero da EAEn trafikoari dagokionez. Udako irteera operazioak eta Frantziako Tourraren 110. edizioaren hasierak bat egingo dute, eta ibilgailuen joan-etorrian eragin handia izango du. Errepide mozketa eta norabide aldaketa ugari izango da hiriburuetan eta dozenaka herritan, eta, ondorioz, errepidera irten baino lehen "bidaiak aurretik planifikatzeko eta rutometro ofiziala kontsultatzeko" eskatu du Eusko Jaurlaritzak.
Udako irteera-itzulera operazioa aurkeztu du gaur Sonia Diaz de Corcuera Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak, goizean egin duen agerraldian. Joan-etorriak errazteko, ohiko gomendioez gain, eskari berezia egin die herritarrei: bidaiak aurretik planifika ditzatela, errepideen egoera zehatza Trafikoa, Letour eta Waze web orrietan kontsultatuz. Halaber, sare sozialetan eta 011 telefono zenbakian 24 orduz egongo da informazioa eskuragarri.
Tourraren hasiera dela eta, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Zornotzan (irteerak/helmugak hartuko dituzten lekuak) trafiko operatibo bereziak ezarriko dira, eta, besteak beste, aireportu inguruetan ere trafiko etenak izango dira; bereziki, Loiun eta Hondarribian. Garraio publikoaren ibilbidean eta geralekuetan ere eragin zuzena izango du astebururako iragarrita dagoen operatiboak, eta hainbat lantokitarako sarrera-irteeretan ere aldaketak izango dira.
Bestalde, "Itsasarteko Operazioa" deritzonaren ondorioz, 1.950.000 ibilgailuk zeharkatuko dute EAE aurtengo udan, Portugalerako edota Afrikarako bidean, Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera. Horren aurrean, "seinale bereziak" jarriko dituzte AP-1 eta N-622 errepideak (Gasteizko noranzkoan) eta N-622 eta A-1 (Burgosko noranzkoan) lotzeko.
Barruko trafikoari dagokionez, berriz, iaz baino (38.700.000) joan-etorri gehiago espero dira. Diaz de Corcuerak zehaztu duenez, "opor garaian kritikoak diren puntuetan" indartuko da, bereziki, segurtasun operatiboa: AP-8an, Biriatun; Armiñongo lotunean eta AP-1 eta N-622 arteko lotunean, Gasteizerako noranzkoan; eta N-622 eta A-1 arteko lotunean, Burgoserako noranzkoan
Iazko udan errepidean izandako heriotza kopurua errepika ez dakin, zuhurtzia eskatu du Trafiko zuzendariak. 2022ko uztailean 11 pertsona hil ziren EAEko errepide sarean. Uztailaren 28tik abuztuaren 2ra espero da autoen joan-etorri gehien.
Azkenik, Trafikoko zuzendariak argitu du 550 agente arituko direla errepideak zaintzen uda honetan. "Errepideetako segurtasuna bermatuta egongo da", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.