Gizon bat atxilotu dute Gasteizen sexu erasoa egitea leporatuta
49 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, larunbata, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita, Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaien lehen gauean.
Ertzaintzak prentsa ohar baten bidez zabaldu duenez, erasoa 02:00ak aldera izan da gaur, Santiago Ospitalearen inguruetan. Ertzainek gizonezko bat ikusi dute korrika, atzean zenbait pertsona zituela segika eta oihuka. Agenteek gizonezkoa atzeman eta gertatutakoaren berri izan dute.
Biktimak eta bertan zeuden hainbat lekukok gertatutakoa azaldu, eta agenteek gizonezkoa atxilo eraman dute ertzain-etxera, dagokion ikerketa egiteko.
Espero da datozen orduotan epailearen aurrera eramatea.
Udalak bere laguntza osoa eskaini dio biktimari
Hiriko Udalak laguntza eta hurbiltasuna eskain dio biktimari, eta eraso matxista gaitzetsi du. Ohar batean adierazi duenez, gogor gaitzetsi eta arbuiatu du erasoa, eta laguntza eta hurbiltasuna eskaintzen dizkiogu hala biktimari, nola biktimaren inguruari, eta beren eskura jartzen behar dituzten baliabide psikologiko, juridiko eta sanitario guztiak nahiz babes- eta harrera-baliabideak, beren interesei eragiten dien informazio guztia eduki dezatela bermatzearekin bat".
Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du, eta premiazko bilera bat deitu du informazio guztia biltzeko eta erakundeen erantzuna eta biktimarentzako eta haren ingurukoentzako arreta koordinatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.