polizia operazioa Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marihuana plantazio bat desegin dute Laukizen, beroa ateratzeko sistema berritzaile batez hornitua

Gizon bilbotar bat atxilotu dute, osasun publikoaren kontrako delitu bat eta argindarra ebastea egotzita. Azpiegiturak marihuana kopuru handiak hazteko aukera ematen zion, eta droga atzerrian ere saltzen zuela uste dute.
Ekoizpen zentroa aurkitu duen unea
18:00 - 20:00
Marihuana ekoizten zuen zentro bat desegin dute Laukizen

Bizkaiko Komandantziako Guardia Zibilak marihuana haztegi bat desegin zuen uztailaren 26an Laukizko (Bizkaia) txalet batean, eta ustezko jabea atxilotu zuen, osasun publikoaren kontrako delitu bat eta argindarra ebastea egotzita. 

Guardia Zibilak ohar bidez azaldu duenez, azpiegitura Bizkaian inoiz atzemandako "berezienetakoa" da, aire beroa kanpoaldera ateratzeko sistema sofistikatu bat baitzuen. Marihuana landareek hazteko behar duten beroa etxebizitzaren zoruaren azpian jarritako aire ganberen bidez ateratzen zuen, eta plantazioa atzematea nabarmen zailtzen zuen horrela. Gainera, etxea arbolaz inguratuta zegoen, eta horrek, txaleta "ezkutatzeaz" gain, eraikina hozteko ere balio zuen. 

Ikertzaileen arabera, plantazioaren jabeak inbertsio handia —100.000 euro— egin zuen materiala erosteko eta azpiegitura prestatzeko. Droga kopuru handia ekoizteko gai zen, urtero bost bat uzta lortzeraino. Hala, Bizkaian eta inguruko probintziatan ez ezik, atzerrian ere saltzen zutela uste dute. Estupefazienteen Bulego Zentralaren kalkuluen arabera, urtero 125 kilo marihuana ekoitzi eta 800.000 euroko etekinak lortzen zituzten haztegi horren bidez.

Maiatzean abiatu zuen Guardia Zibilak ikerketa, Laukizko eraikinen batean plantazio bat egon zitekeen susmoa hartu ondoren. 

Agenteek egiaztatu zutenez, plantazioa Bizkaiko udalerriko txalet batean zegoen, errepidetik urrun. Etxebizitzako lorategiak belarra ondo ebakita zuen, eta beti zegoen auto bat bertan aparkatuta. Etxebizitzan jendea bizi zen itxurak eman nahi omen zituzten. Plantazioaren jabea Bilbon bizi zen, eta tarteka joaten zen txaletera, baina ez zuen denbora askorik ematen bertan. Dena dela, une jakin batean, etxebizitzan luzaroan geratzen hasi zela eta beste pertsona batzuk bertaratzen zirela konturatu ziren agenteak. Ondorioztatu zutenez, marihuana kukuluak mozteko garaia zen. 

Etxebizitzan sartu eta hura miatzeko agindua jaso zuten orduan agenteek. 5.500 gramo kukulu, 9.320 gramo marihuana hosto ihartu txikituta eta Cannabis sativaren hostodun adarrak atzeman zituzten. Halaber, marihuana kopuru handiak ekoizteko beharrezko makina guztiak zituzten. 

Plantazioa mantentzeko elektrizitatea lortzeko, argindarraren sarera legez kanpoko konexioa zuten eginda.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X