Prezipitazioengatik ezarritako abisu horiak indarrean egongo dira astelehenera arte
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zenbait abisu hori ezarri ditu igande honetarako eta astelehenerako izan daitezkeen prezipitazio handiengatik.
Gaurko abisua 15:00etatik 23:59ra egongo da indarrean, eta 15 litro bota ditzake metro koadroko. Mendebaldean espero dira eurite handienak, kasu batzuetan kazkabarrarekin, eta 60 eta 80 km/h abiadurako haizearekin batera.
Egoera errepika liteke asteleheneko 00:00etatik 03:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
Nafarroako Aemetek alerta egoera ezarri du prezipitazioengatik eta ekaintzengatik gaurko ordu bietatik gauerdira. Kazkabarra eta haize bolada gogorrak espero dira kasu honetan ere.
Gaur, igandea, ildo beretik jarraituko du eguraldiak. Tenperaturari dagokionez, uda beteko balioekin jarraituko dugu, baina Kantauri isurialdean zertxobait jaitsiko dira, batez ere kostaldean eta bertan 30 ºC-ren azpitik geldituko dira maximoak. Urdinguneak nagusituko dira eguneko momentu askotan, baina ezegonkortasuna dela eta edonon eta edonoiz trumoi-zaparradaren bat bota dezake, batez ere goizaldean eta arratsaldetik aurrera; baliteke zenbait lekutan zaparradak handiak izatea.
Astelehenean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Egunean zehar zaparrada trumoitsuak bota ditzake han eta hemen, eta zenbait lekutan zaparradak handiak izan daitezke. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, Ebro ibarrean hego-ekialdekoa nagusituz; Kantauri isurialdean, berriz, ipar ukitukoa ibiliko da. Tenperatura minimoak zertxobait jaitsiko diren bitartean, maximoak, modu orokorragoan eta nabarmenagoan jaitsiko dira.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.