Inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko biztanleen % 92,2 "pobreziatik urrun" bizi dira

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko Estatistika Organoak 2022an egindako 'Gizarte Beharren' inkestaren arabera, biztanleen % 75,3 erabateko edo ia erabateko ongizate egoeran bizi dira. Kontrara, % 4 benetako pobrezia egoeran daude.
Pertsona bat kalean, eskean
Pertsona bat kalean, eskean. EFEren artxiboko irudia

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 92,2 ongizate maila "onargarrian" bizi dira. Horixe erakusten du bederen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko Estatistika Organoak 2022an egindako 'Gizarte Beharren' inkestak. Hain zuzen ere, pobreziaren aurkako borrokan aurrerapauso garrantzitsuak islatzen dituzte emaitzok. Guztira, 4.500 etxetan jaso dituzte datuok, 10.000 lagun galdekatuta.

Ikerketan jaso dute, halaber, biztanleen % 75,3k "erabateko ongizatea" edo "ia ongizate osoa" dutela; % 16,9k, berriz, "ongizate onargarria". Aldiz, % 4 benetako pobrezia egoeran daude.

Europar Batasunak erabilitako adierazleak hartzen ditu kontuan inkestak. Horien arabera, Europako batez bestekoa baino bi puntu beherago dago EAE. Bestalde, Espainiar Estatuko datuak aintzat hartuta, indize baxuenak dituen bigarren erkidegoa da —Nafarroa soilik du aurretik—.

Bizitzaren kostua eta Euriborra igotzeak zein beste aldagai batzuek eragina izan dute horretan, alegia, bizitza duin bat izateko aukeran. Horregatik, nahiz eta emaitzak duela bi urtekoak baino hobeak izan, badira oraindik ere askorentzat arruntak diren ekintzak egiteko aukerarik ez duten biztanleak.

Neguan etxea berotzea, esaterako, ezinezkoa da galdekatuen % 8,2rentzat —2020an, berriz, % 6,9rentzat—.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X