Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteburu epela eta hodeitsua dugu aurretik

Hego-haizea harro ibiliko da datozen egunetan, eta tenperaturak balio altuak izaten jarraituko du.
Urbiako zelaigunea egunsentian, Oñatitik. Argazkia: Iñaki Zenitagoitia
Urbiako zelaigunea egunsentian, Oñatitik. Argazkia: Iñaki Zenitagoitia

Asteburu honetarako, eguraldiak ostiraleko joerari jarraituko dio, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Beraz, egun beroak datozkigu, baina hodeiak lagun izango ditugu oraindik, eta baliteke zaparrada trumoitsuren bat edo beste uztea.

Gaur, ostirala, tenperaturak gora egingo du isurialde atlantikoan, eta eguraldia ezegonkortu egingo da pixka bat. Hego hego-ekialdeko haizea harrotu egingo da eta tenperatura igoaraziko du; isurialde atlantikoan, 30 ºC ingurura edo gorago iritsiko da hozberoa. Hegoaldean, tenperatura altuenak 26-27 ºC ingurukoak izango dira.

Zeruan, hodeiak eta oskarbiguneak izango ditugu, eta eguraldia ezegonkor egongo da. Goizean, zaparrada batzuk bota ditzake han-hemenka, arratsaldean eta gauean, trumoi-ekaitzerako joera nabarmenagoa izango da, eta baliteke zenbait lekutan mardulak izatea, txingor eta guzti.

Larunbatean, hego-haizea eta ezegonkortasuna izaten jarraituko dugu. Tenperaturak antzekoak izango dira, nahiz eta isurialde mediterraneoan maximoak apur bat igo daitezkeen. Zeruan, ostarteak izango dira goizean, eta hegoaldetik iparraldera mugituko dira hodeiguneak.

Arratsaldean, bero-hodeiak ugarituko dira eta zerua estaliago geratuko da; zaparrada trumoitsuak ere bota ditzake han-hemenka. Goiz erdira arte, behe-lainoa izango da Arabako eta Nafarroako hegoaldean.

Igandean, tenperatura altuak izaten jarraituko dugu. Tarteka hodeiak izango dira, eta tarteka eguzkitsu egongo da. Era berean, baliteke goizaldean eta gauean zaparrada bakan batzuk botatzea.

Hego-haizea harro samar ibiliko da, eta tenperaturan ia ez da aldaketarik izango, nahiz eta leku batzuetan apur bat igo daitekeen.

Abisuak eta alertak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak aktibatuko ditu gaur arratsalderako, euriteengatik, eta astebururako, tenperatura altu iraunkorrengatik.

Lehen abisua gaurko 15:00etatik aurrera egongo da indarrean, eta hurrengo larunbat eta igandeetan beste abisu hori bat egongo da indarrean, tenperatura altuengatik.

Bestalde, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du ostiral honetarako Nafarroan, ekaitzengatik, baina prezipitazio handiak ez dira asteburura luzatuko, aurreko goi-geruzetako depresio isolatua izan zenean gertatu zen bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X