111 km/h-rainoko ufadak neurtu dituzte bart Bizkaiko hainbat puntutan
111,9 km/h-ko boladak neurtu dituzte bart Cerrojan (Karrantza Harana, Bizkaia), Euskalmet Euskal Meteorologia agentziak emandako datuen arabera. Gauerditik 09:00ak arte, haizeteengatik abisu horian izan dira Araba eta Bizkaia, eta goizaldean neurtu ufada gogorrenak.
Estazioetako datuak aztertuta, Bizkaian izan dira eguneko boladarik bizienak. Esan bezala, Enkarterrietako Cerroja estazioan erregistratu dute sareko maximoa, baina hortik gertu geratu da Urduñakoa ere: 110,8 km/-koarekin. Kostaldean, hortik behera egon dira maximoak, eta Matxitxakon 99,5 km/h-ko ufadak izan dituzte.
Haizeak gogor jotzen ez duen lekuetan orduko 60-80 kilometroko haize boladak izan dira.
Haizea baretzearekin bat, eta goizak aurrera egin ahala, behe-hodeiak ugarituz joango dira, ipar-mendebaldetik hasita, eta egunaren erdiko orduetan euritara joko du. Iparraldean egingo du euria ugariago eta sarriago. Haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, eta horregatik tenperaturak behera egingo du: maximoek udazkeneko itxura hartuko dute eta minimoak egunaren amaieran neurtuko dira. Beroenek apenas gaindituko dituzte 20 ºC-ak.
Ostiralean eguraldiak udazkeneko itxura izango du denean. Hainbat tokitan tenperatura maximoak 20 ºC-tik beherakoak izango dira, eta mendebaldeko haize fina ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean. Iparraldean zerua hodeitsu egongo da, eta goizetik aurrera zaparradak botako ditu; baliteke noizbehinka zaparradak trumoitsuak izatea. Hodeiak eta ostarteak hegoaldean, zenbait lekutan euri txikia egin dezake noizbehinka.
Zure interesekoa izan daiteke
Trafikoa bere horretara itzuli da AP-8an, Iurretan, sei ibilgailuren arteko istripuak auto-ilara luzeak sortu ostean
Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartearen itxieragatik aldaketak izango dituzten Bizkaibusen lineak
Menopausiarako terapia hormonala (MTH): segurua eta egokia da emakume guztientzat?
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak egiteko telefonoak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea