Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei urteko espetxe-zigorra jarri diote gizon bati emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita, Gipuzkoan

Emakumeak gertatu eta urtebetera salatu zuen, baina auzitegiak azpimarratu du "beharrezkoa" dela "biktima guztiek behar dituzten epeak errespetatzea prozesu judizialera iritsi aurretik".

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sei urteko kartzela-zigorra jarri dio gizonezko bati emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Emakumeak erasoa jasan eta urtebetera salatu zuen gertakaria, eta Auzitegiak azpimarratu du "beharrezkoa" dela "biktima guztiek behar dituzten epeak errespetatzea prozesu judizialera iritsi aurretik".

Gipuzkoako Auzitegiko lehenengo atalak irailaren 28an kaleratutako ebazpenean agertzen denez, 2019ko azaroaren 24an izan erasoa, bikotea etxera itzuli zenean.

Epaian agertzen denez, akusatuak emakumea gaixorik zegoela ("eztarriko mina, sukarra eta dardarak") aprobetxatu zuen bere borondatearen aurka, eta "ezetz esan eta gero", sexu-erasoa egiteko. Emakumeak "ez zuen aurre egiteko indarrik" eta "mugitu ezinda geratu zen, izoztuta", gizonak sexu-erasoa egiten zion bitartean.

Fiskaltzak 12 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen, baina Auzitegiak uste du sei urterekin nahikoa dela.

Era berean, gizonak 8.800 euro eman beharko dizkio biktimari ardura zibil gisa, eta ezingo da beregandik 300 metro baino gutxiagora hurbildu.

Espetxe-zigorra amaitu eta beste bost urtez, erasotzailea ezingo da biktimarekin inola ere harremanetan jarri, eta zaintzapeko askatasunean egongo da presondegitik atera eta hurrengo sei urteetan. Dena dela, akusatuak helegitea sartzeko aukera du oraindik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X