EAEn etxerik ez duten pertsonen herenek lau urte baino gehiago daramatzate egoera horretan
EAEn etxerik gabe dauden pertsonen herenek lau urte baino gehiago daramatzate egoera horretan, eta ia erdiek osasun arazo larria edo kronikoa dute. Eusko Jaurlaritzak iazko urrian EAEko 23 udalerritan egin zuen bizitegi bazterkeriaren VI. kontaketaren datuak dira horiek.
Azterlana bi urtean behin egiten da, eta Jaurlaritzak hiru hiriburuetako udalekin antolatu dituen gai horri buruzko VI. Jardunaldietan aurkeztu dute. Kolektibo horren datuak eta alderdi garrantzitsuak azaltzeaz gain, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Jaurlaritzaren estrategia berriaren ildo nagusien berri eman du, arazo horri heltzeko. Zirriborroak 19 ekintza biltzen ditu, eta orain hirugarren sektore sozialeko eragileekin eta gainerako EAEko erakunde publikoekin landuko da.
Bildutako azken datuei dagokienez (2022ko urria), 658 pertsona kalean bizi ziren, gehienak hiriburuetan. Datu horrek % 35eko igoera adierazten du 2018koaren aldean (430 izan ziren), eta pandemiaren ondoren atzemandako goranzko joerari eusten dio. Zehazki, kalean lo egiten dutenen kopuruak Donostian egin du gora gehien, eta, ondoren, Bilbon. Aldi berean, ostatuetan dauden pertsonen kopuruak gora egin zuen: 1.253 pertsona hartzetik, 1.991ra.
Nabarmendu beharreko beste datu bat bizitegi bazterkeriaren egoeraren kronifikazioa da: pertsona horien herenek lau urte daramatzate etxerik gabe. 2016ko ikerketak agerian utzi zuen joera hori. Era berean, % 20 babesgabetasun-egoeran dauden adingabeen harrera-zentro batean egon ziren.
Talde horretako profil ohikoenari dagokionez, atzerritar jatorriko gizonezkoa da (hamarretik bat bakarrik dira emakumeak). Izan ere, atzerritarren kopurua etengabe hazi da 2016tik (% 63koa zen duela sei urte, eta % 78koa izan zen 2022an).
Talde horren barruan, % 45ek osasun arazo larria edo kronikoa dute, eta % 20k ez dute tratamendu medikorik jasotzen. Gainera, hamarretik ia bik gaixotasun mentalak dituzte.
Errealitate horren aurrean, Eusko Jaurlaritza egoitza bazterkeria larriaren aurkako estrategia berrian ari da lanean, eta pertsona horiek etxebizitza eskuratzean jarriko du arreta. "Etxerik gabeko pertsonek etxebizitzarako duten eskubidea indartzen du estrategiak, etxegabetzeak saihesteko neurriak indartuz eta etxebizitza galdu duten pertsonei eta familiei beren beharretara egokitutako alternatiba bat eskainiz", azaldu du sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.
Osakidetzak 211 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 82 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.