BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintza haur baten bahiketa saiakera ikertzen ari da Bilbon

Ostegun eguerdian gertatu zen bahiketa saiakera, Autonomia kalean, eta familiak salaketa jarri du.

Ertzaintza atzo eguerdian Bilbon gertatutako ustezko bahiketa saiakera ikertzen ari da. Antza denez, gizon bat haur bat bahitzen saiatu zen Autonomia kalean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, salaketa jarri dute, eta gertatutakoa ikertzeko eginbideak hasi ditu Ertzaintzak.

Deia egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, aita bat bi semerekin denda baten barruan zegoela, gizon batek txikienari eskutik heldu zion eta ihes egiten saiatu zen. Aita ustezko bahitzailearen atzetik abiatu zen, eta hura harrapatutakoan, ukabilkada bat eman zion eta lurrera bota zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X