Negu giroa izango da gaurtik aurrera
Ipar haizeak negu giroa ekarriko du asteon. Tenperaturak behera egingo du, eta 10 gradu ingurukoak izango dira tenperatura altuenak barnealdean asteartetik aurrera. Euria egiteko arriskua egongo da ia egunero, eta baliteke mendi goiak zuritzea, hortaz, elur-kota 1.000-1.500 metro inguruan kokatuko baita, Euskalmetek jakinarazi duenez.
Astelehenean euria egingo du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da. Goizean goizetik, zerua lainotuta egongo da ipar partean, eta euria egingo du. Arratsaldetik aurrera, euria hegoalderantz zabaltzen joango da eta zaparradak mardulagoak izango dira orduan kantauriar isurialdean: azken orduetan, baliteke trumoi-ekaitzak jotzea kostaldean. Egunaren bigarren partean, ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du kostaldean eta Ebroko bailaran. Tenperatura maximoek nekez gaindituko dituzte 15 ºC-ak.
Asteartean eguraldiak neguko itxura hartuko du. Euria denean egingo du, baina ugariagoa izango da ipar partean, bertan baliteke goizaldean trumoi-ekaitzak jotzea eta. Hegoaldean, berriz, aterruneak luzeagoak izango dira. Elurra mendi tontorretara hurbilduko da ere, 1500 m-tik gora. Bestalde, haizea hizpide izango da; ipar-mendebaldetik zakar joko du, bolada oso gogorrekin kostaldean eta Ebroko bailaran. Tenperatura beste koska bat gehiago jaitsiko da, eta barnealdeko zenbait tokitan 10 ºC-tik behera geldituko dira maximoak.
Asteazken arratsaldean atertzera egingo du, eta ostegunean ostarteak zabalduko dira, baina astebururako prezipitazioak espero dira berriro.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.