INGURUMENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artikutzako urtegiaren zati bat eraisteko tramitazioek aurrera jarraitzen dute

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren ingurumen-inpaktuaren aldeko txostena jaso du. Urtegia Donostia hornitzeko eraiki zen, baina duela 40 urte baino gehiagotik ez da erabiltzen.
Artikutzako urtegia, hutsik. Artxiboko irudi bat
Artikutzako urtegia, hutsik. Artxiboko irudi bat

Nafarroan, Artikutzako presaren zati bat eraisteko proiektuan beste aurrerapauso bat eman dute, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren ingurumen-inpaktuaren aldeko txostena jaso baitu Donostiako Udalak.

Ministerioak Artikutzari buruz emandako ebazpenaren arabera, ez da beharrezkoa proiektuaren inguruko ingurumen ebaluazio arrunta egitea, ez baita aurreikusten ingurumenean eragin kaltegarri esanguratsurik izango duenik, betiere aurkeztutako ingurumen agirian ezarritako neurriak eta ebazpenean aurreikusitakoak betetzen badira.

Testuinguru horretan, beraz, aurrera doa ekimena, eta Udaletik adierazi dutenez, orain proiekturako aurreikusitako lanak baimendu behar dira, eta, horretarako, presen segurtasunari buruzko txostena egin beharko du Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak.

2019tik hutsik

Enobietako presa Donostia hornitzeko eraiki zen, baina 2016. urteaz geroztik ez da erabiltzen. 2019az geroztik hutsik dago, eta, ondorioz, Enobieta ibaiak jatorrizko bidea jarraitzen du orain, eta landaredia nabarmen hazi da lehen urez beteta zegoen eremu zabalean.

Udalak hiru aukera aztertu ditu Artikutzako presaren harira: presa bere horretan uztea, osorik eraistea eta eraisketa partziala egitea, eta hirugarrenaren alde egin du, ingurumen ikuspegitik jasangarriena delakoan.

Horrela, arrainek ibaiko kilometro gehiago zeharkatu ahalko dituzte, presan pilatzen diren sedimentuak ibaian behera joan ahalko dira eta arroetako jatorrizko morfologia berreskuratuko da eta inguruko faunaren zein landarediaren habitata egonkortu eta hobetuko da.

Nola egingo da eraisketa partzial hori?

Eraisketa partzialarekin, presaren ezkerreko gainezkabidean zazpi metroko zabalerako eskotadura bat irekitzea aurreikusten da. 3.930 metro kubiko hormigoi eraitsiko lituzkete, presa osorik eraitsita aterako luketenaren baino hamar aldiz gutxiago (39.374 metro kubiko).

Eraisketa partzialetik aterako duten hormigoi gehiena urtegi zaharrari buelta ematen dion pista hobetzeko erabiltzea aurreikusten du udalak.

Urtegia desegitea erronka handia da bai ingurumenaren aldetik baita ingeniaritzarako ere eta Europako funtsekin finantzatutako Life Kantauribai proiektuaren baitan dago; ibaiak berrezartzea du xede proiektu horrek.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X