TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafikoa bere onera etorri da A-8n, Bilbo parean, lau kilometrorainoko auto-ilarak izan ostean

08:30 inguruan izandako istripu batek eragin ditu ilarak, Donostiako noranzkoan, Zabalbururako irteera parean. Ezkerreko eta erdiko erreiak itxita egon dira ia bi orduz, eta ilarak sortu dira. Ez da inor zauritu.
Bilbo, gaur.
Bilbo, gaur. Argazkia: Bizkaimove

Bi autok elkarren kontra jo dute gaur goizean A-8 autobidean Bilbon (Zabalbururako irteera parean), Donostiako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, lau kilometrorainokoak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez, 08:30 aldera izan da ezbeharra, eta ondorioz, ezkerreko eta erdiko erraiak itxi egin behar izan dituzte. 11:00ak aldera zabaldu dituzte, istripua izan duten ibilgailuak bidetik erretiratu dituztenean.

Ez da inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X