Albiste izango dira: Gabarraren maniobrak, Rebeca Huaytaren hilketaren epaiketa eta errenta aitorpena
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gabarraren maniobrak: Athleticen garaipena dela eta ostegunean Bilbon egingo duten ospakizunera begira, gaur hasiko dituzte gabarra Itsasmuseum itsas museotik itsasadarrera ateratzeko maniobrak. Goizeko lehen orduan hasiko da tamaina handiko garabi bat gabarra altxatzen, eta ordu asko beharko dituzte maniobra egiteko.
- Rebeca Huaytaren hilketaren epaiketa: Gaur hasiko da Bizkaiko Auzitegian 2022ko abenduaren 28an Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean bikotekidea hiltzea leporatzen zaion gizonaren aurkako epaiketa. Auzitegiak ahozko saioa egingo du bost saiotan, astelehenetik ostiralera, eta herri-epaimahaiaren aukeraketarekin hasiko da. Fiskaltzak 25 urteko kartzela-zigorra eskatzen du biktimaren bikotekide zenarentzat hilketagatik eta beste 3 urte emakumearen aurkako ohiko tratu txarrengatik. Clara Campoamor elkartea, Bilboko Udala eta hildako emakumearen alaba akusazio partikular gisa aurkeztuko dira.
- Errenta aitorpena Araban eta Gipuzkoan: Martxan dira Araban eta Gipuzkoan 2023ko Errenta kanpainak, eta bi lurraldeetako zergadunek onartu edo aldatu ahal dituzte jada, autolikidazio proposamenak bidalita baitaude. Araban, gaurtik kontsultatu daiteke, eta onartu edo aldatu, eta Internet bidez edo aurrez aurre aurkez daiteke, hilaren 25era arte. Gipuzkoan, apirilaren 8tik aurrera onar daiteke proposamena, hilaren 11tik aurkeztu ahalko da Internet bidez, eta hilaren 16tik aurkeztu ahalko da errenta mekanizatua.
Zure interesekoa izan daiteke
% 77,8ra igo da Euskadi anitz batean bizi nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k onartu du azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan duela aitortu du, lanpostu bat edo alokairuko etxebizitza bat lortu nahi izan duenean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.