Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gabarraren irteera, posta bidez bozkatzeko epea, eta hauteskunde eztabaidaren biharamuna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gabarra Ibaizabalgo uretan
Gabarra Ibaizabalgo uretan. Argazkia: @AthleticClub

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gabarraren irteera: Dena prest dago Bilbon eta Bizkaian, Ibaizabal ibaian gora gabarra ikusteko eta Athleticek joan den larunbatean Sevillan irabazitako Errege Kopa ospatzeko. Klub zuri-gorriaren garaipenen ikurra da ontzia, eta Bilboko itsasadarrean barrena ibiliko da berriz, 40 urte eta gero. EiTBk, ETB1 eta ETB2ren eta eitb.eus-en bidez, zuzenean emango du, 15:45etik aurrera. Gabarra 16:30ean irtengo Abrako Itsas Klubaren pantalanetik (Getxo) eta 18:35ak aldera iritsi da Bilboko udaletxearen parera. Jokalariak ontzitik irten eta autobusez joango dira udaletxera, 19:00etan hasiko baita bertan harrera. Ondoren, 19:30ak aldera, berriro autobusa hartu eta Bizkaiko Foru Aldundira joango dira, 20:00etan hasiko den harreran parte hartzeko.

- Posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna: Gaur amaituko da posta bidezko botoa eskatzeko epea, eta apirilaren 18ra arte eman ahal izango da. Correosek 100 bulego irekiko ditu datorren larunbatean Euskal Autonomia Erkidegoan, apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako posta bidezko botoa errazago kudeatzeko. Bulego horiek 10:30etik 14:00etara artatuko dituzte herritarrak.

- Hauteskunde eztabaidaren biharamuna: Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdietako hautagaien arteko lehen eztabaida egin dute bart EiTBn. Hortaz, erreakzio eta analisi eguna izango da gaurkoa. Alderdi bakoitzetik parte hartu duten hautagaiak hauek izan dira: Imanol Pradales (EAJ), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE), Laura Garrido (PP), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), eta Andeka Larrea (Sumar).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X