% 25 hazi da familia ugarien kopurua Hego Euskal Herrian hamar urtetan
2012tik 2022ra familia ugarien (hiru seme-alaba edo gehiago) kopurua % 25 hazi zen Hego Euskal Herrian: 27.173 izatetik 34.009 izatera igaro zen familia eredu hori hamar urteko epean. Arrazoien artean, 2012. urtera arte izandako jaiotze-kopuruaren hazkundea dago. Egungo legediaren arabera, familia unitateko kide gazteenak 26 urte bete arte luza daiteke (hainbat baldintza betez gero) familia ugariaren titulua.
Datuok Espainiako Gobernuaren Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren "Familia Ugari Tituluen Estatistika 2022" goiburua duen txostenetik ateratakoak dira, gaur ospatzen den Familien Nazioarteko Egunaren harira. Dokumentuak dio familia ugarien hazkunde handiena 2012-2017 urteetan izan zela —% 14,8ko igoera EAEn eta % 16,4koa Nafarroan—; aldiz, 2017-2022 aldian igoera hori nabarmen txikiagoa izan zen, jaiotze tasaren jaitsieraren ondorioz —% 8,9ko igoera EAEn eta % 7,8 Foru Erkidegoan.
Nabarmentzekoa den beste datuetako bat seme-alaba kopuruari dagokiona da. Familia ugarien artean gehienak hiru-seme alabadunak dira: % 83 EAEn eta % 74 Nafarroan. Lau seme-alabadunak familia ugari guztien % 14,1 dira Euskadin, eta % 21 Foru Erkidegoan.
Bestalde, ikerketaren arabera, EAEn erregistratutako familia ugarien artean % 16,7 atzerritik etorritakoak dira eta Nafarroan, berriz, % 20.
Zure interesekoa izan daiteke
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta gizon bat atxilotu dute
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak “irmo” gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du irailaren 10ean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.