BILAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donibane Garazi eta Orreaga artean galdutako erromes baten bila ari dira

Jendarmeria Bretainiako 45 urteko gizon baten bila ari da. Gizonak ostiral arratsaldean hitz egin zuen familiarekin azken aldiz, eta geroztik ez dute haren berririk.
Guardia Zibila, bilaketa lanetan.
Guardia Zibila, bilaketa lanetan.

Ostiraletik desagertuta dagoen erromes baten bila ari da Jendarmeria, Donibane Garazi eta Orreaga arteko Donejakue bidearen inguruetan.

Nicolas Acquitter, 45 urteko bretainiarra, ostiraleko 17:30ean jarri zen harremanetan familiarekin azken aldiz, Sud Ouestek bere webgunean jakinarazi duenez, eta orduz geroztik ezin izan dute berarekin hitz egin.

1,76 metro luze da, gorpuzkera mehea du eta ile marroia. Desagertu zenean, beix koloreko jertse bat eta mendiko galtzak zituen jantzita. Kanpin-denda bat eta eguzki-bateria eramangarri bat zeramatzan aldean.

Frantziako Poliziak laguntza eskatu du, eta horri buruzko informaziorik izanez gero 05 59 49 20 10 telefonora deitzeko eskatu die herritarrei. Eguneko 24 orduetan dago erabilgarri, asteko 7 egunetan. 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X