Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euria eta eguraldi narratsa, iganderako

Zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak joko du noizbehinka; txingorra egingo du, eta zaparrada mardulak izan daitezke, batez ere arratsaldean eta gauean.
Jendea aterkiarekin paseoan, Guggenheim paretik. Argazkia: Jose Luis Albaizar
Jendea aterkiarekin paseoan, Guggenheim paretik. Argazkia: Jose Luis Albaizar

Eguraldi nahasia espero da iganderako. Hodeitsu egongo da zerua, eta giro goibela izango da. Zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak joko du noizbehinka; txingorra egingo du, eta zaparrada mardulak izan daitezke, batez ere arratsaldean eta gauean.

Ipar-mendebaldeko haizea gailenduko da, eta kostaldetik hurbil biziago ibiliko da.

Tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira.

Datorren astearen hasieran, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak izango dira, egunaren bigarren zatian ugariagoak. Giro freskoak jarraipena izango du, eta tenperaturak oro har ez dira 20 ºC-tik gora helduko.

Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean biziago.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X