Garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 3tik 25era AHTaren lanengatik

Etenaldia Hernaniraino iritsiko da kasu batzuetan. Espainiako Garraio Ministerioa Aldundiarekin eta kaltetutako udalekin jarriko da harremanetan informazio guztia emateko.
AHTaren lanak, Lezon. Argazkia: EFE
AHTaren lanak, Lezon. Argazkia: EFE

Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea osatzeko lanen eraginez, bertan behera geratuko da Renferen tren-zerbitzua Donostia eta Irun artean abuztuaren 3tik 25era, Espainiako Garraio Ministerioak jakitera eman duenez.

Aipatu iturriek jakinarazi dute AHTaren lanen azken fasean sortuko diren eragozpenak izango direla, eta 2026ko lehenengo lauhilekora arte iraungo dutela.

Jose Antonio Santano Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Estatu idazkariak Diario Vascori azaldutakoaren arabera, gaur egungo eragozpenak baino handiagoak izango dira Astigarraga eta Irun arteko ibilbidea osatzeko egingo dituzten lanek eragingo dituztenak.

Hala, Hernani eta Irun artean zerbitzua erabat etengo dute zenbait asteburutan eta ia abuztu osoan Donostia eta Irun artean.

Santanok bilera instituzionalak izango ditu Gipuzkoako Aldundiko arduradunekin eta kaltetutako udalekin gorabehera guztien berri emateko.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X