Aske utzi dute Donostiako futbol partida batean arbitro baten aurka egindako erasoaren ustezko egilea
Donostiako Bidebieta auzoan, futbol partida baten ostean, arbitro baten aurka arma zuriz egindako erasoaren ustezko egilea aske utzi du epaileak. 30 urteko atxilotua epailearen aurretik igaro zen atzo. Horrez gain, beste pertsona bati izapideak ireki dizkiote, ikertu gisa, zelaian gertatu ziren erasoetan parte hartzeagatik.
Larunbatean istiluak izan ziren Bidebieta auzoan, futbol partido bat tarteko. Federatu gabeko bi taldek norgehiagoka amaitu ondoren, talde galtzaileak epaile lanetan zebilen lagunari eraso egin zion, bultzatuz eta objektu sendoren bat jaurtiz. Tentsio handiko uneak bizi izan ziren, eta, ondorioz, partida ikusten ari ziren asko zelaira jaitsi ziren erasoa eteteko asmoz.
Bi taldeen artean, baina, liskarrak jarraitu egin zuten, eta borrokan ari zirela, pertsona bat bizkarrean zauritu zuten labanaz, eta beste batek hainbat kolpe jaso zituen aurpegian. Biak Donostia ospitalera eraman zituzten.
Gertatutakoa ikertu ondoren, ertzainek arma zuriz egindako erasoaren ustezko egilea identifikatzea lortu zuten, eta astelehen arratsaldean atxilotu zuten bere etxean.
Halaber, borrokan parte hartu zuen beste pertsona bati, igandean, eginbideak ireki zizkioten ikertu gisa, lesio-delitu bat eta liskarretan parte hartzea egotzita.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, borroka jendetsuan parte hartu zuten guztiak identifikatzeko eta, behar izatera, neurriak hartzeko.
Eneko Goiaren adierazpenak
Eneko Goia Donostiako alkateak astearte goizean adierazi duenez, "esku-hartze hori Ertzaintzak" egin duela eta, hortaz, Herrizaingo Sailari dagozkiola gertakarien inguruko berriak ematea.
Nolanahi ere esan du "gure hirian horrelako indarkeriazko portaerak kezka sakona" sortzen dutela, eta "erabat lekuz kanpo daudela". Hala, guztiz gaitzetsi ditu gertakariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.