IRTEERA-ITZULERA OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 2 milioi joan-etorri erregistratu dira Biriatuko pasabidean ekainaren amaieratik, iaz baino %2,5 gehiago

Ekainaren 28an irteera operazioa hasi zenetik, datorren astebururako espero da trafiko gehien EAEko errepide sarean. Orain arte, 23 pertsona hil dira trafiko ezbeharretan.
Biriatu, gaur
Biriatu, gaur

Uda hasieratik 1.90.000 joan-etorri zenbatu dira Biriatuko mugako pasabidean, bi noranzkoetan, 2023an baino % 2,5 gehiago. Oro har, Afrika iparraldera eta, neurri txikiagoan, Portugalera joateko zeharkatzen dute muga. Hala azaldu du, gaur, Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak Irunen, A-8 autobidearen ordainlekuaren parean, egin duen agerraldian, Udako Irteera-Itzulera Operazio Bereziaren lehenengo balantzea egiteko. Nazioarteko trafikoaren "igoera txikia eta joan-etorrien normaltasuna" nabarmendu ditu.

Era berean, Olabarrik gogorarazi du Parisko Olinpiar Jokoak direla eta, abuztuaren 11ra bitartean Frantziako Jendarmeriak kontrolak areagotuko dituela Biriatuko ordainlekuan, eta ilarak sor daitezkeela. "Aurreikuspena eta pazientzia" eskatu dizkie egun horietan iparraldera joateko asmoa duten herritarrei.

Bestalde, ohi bezala, jakinarazi du nazioarteko trafikoaren igoera horren ondorioz, EAEko errepide sareko gune estrategikoetan seinalizazioak indartuko direla, eta operatibo bereziak jarri ere bai.

Barneko fluxuei dagokienez, oraingoz, iazkoak baino zertxobait handiagoak direla ere esan du Trafiko arduradunak. Kantabriako noranzkoan izan dira pilaketarik handienak.

Ekainaren 28an irteera operazioa hasi zenetik, datorren astebururako espero da trafiko gehien EAEko errepide sarean. Oporrak abuztuan hartuko dituztenen irteerako trafikoa eta uztailean hartu zituztenen itzulerakoa elkartuko dira.

Lehen balantzearen arabera, 3 pertsona hil dira EAEko errepideetan azken hilabetean izandako istripuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X