Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

22 urteko gizon bat hil da Etxalarren, quadarekin istripua izan ondoren

Lizaietako Benta inguruan, Gorosurreta auzoan, ibilgailua irauli eta bertan hil da. Berako bizilaguna da hildakoa.
Iragarkia
20240812140146_etxalar-accidente_
18:00 - 20:00
22 urteko gazte bat hil da Etxalarren, quad batekin izandako istripuan

22 urteko gizon bat hil da bart Etxalarren (Nafarroa), gidatzen ari zen quadarekin istripua izan ostean.

SOS Nafarroak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek 21:36ean jaso zuten abisua 22 urteko gizona Berako etxetik quadarekin irten eta itzuli ez zela esanez.

Abisuaren berri izan ondotik, bilaketa dispositiboa jarri zuten martxan. Besteak beste, Oronozko suhiltzaileek, Nafarroako Sorospen Talde Teknikoak, Berako suhiltzaile boluntarioek, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak parte hartu dute.

23:00ak aldera aurkitu zuten ibilgailua iraulita eta gaztea hilda Etxarko Gorosurreta auzoan, Lizaietako Benta inguruan.

Hilotza Nafarroako Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X