Noizbehinkako zaparradak eta eguraldi egonkorragoa igande honetatik aurrera
Larunbat arratsaldetik gauera indarrean egon da Euskal Herrian euri erauntsiengatik ezarritako alerta laranja eta amaitu ostean, barealdia dator.
Igande honetan eguraldia ez da hain nahasia izango. Goizaldean bero-hodeiak agertuko dira oraindik eta zaparrada batzuk bota ditzake, batez ere ipar-ekialdean. Eguerditik aurrera, zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, eta noizbehinka zaparrada txikiak bota ditzakeen arren ateri eutsiko dio leku gehienetan. Ipar-haizea nagusituko da, tenperatura maximoek behera egingo dute eta 24 eta 26 ºC artekoak izango dira orokorrean.
Astelehenaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da; mendebaldean hodeiak izango dira nagusi, ekialdean zerua garbiago egongo da. Eguerditik aurrera hodeiak gailenduko dira eta egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsu batzuk botako ditu. Goizetik aurrera ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira.
Asteartean ekaitz giroak jarraituko du, eta asteazkenean tenperaturak gora egingo badu ere, bide beretik jarraituko du eguraldiak.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Getxon, ustez bikotekidea larri zauritzeagatik
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.