Sexu-erasoak % 30 hazi dira Euskal Autonomia Erkidegoan urteko lehen seihilekoan
EITBk eskuratu dituen datuen arabera, 52.415 delitu salaketa izan dira urteko lehen seihilekoan EAEn. Sexu-erasoen kopuruak % 30 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan aurten. Homizidio-ahaleginek ere gora egin dute, % 50 hain zuzen ere. Lapurreta kopuruak aldaketarik izan ez duen arren, nabarmentzeko da haietan erabili den indarkeria. Delituen lautik bat ziber-delituak dira.
Sexu-erasoen gorakada hiru lurralde historikoetan nabari da. Ekaina bitartean, 461 sexu-eraso zenbatu ditu Segurtasun Sailak eta guztira 111 lagun atxilotu dituzte. Internet bidez egin diren sexu ziberdelituak, aldiz, % 25 jaitsi dira.
26.000 lapurreta inguru izan dira, iazko berdintsu, baina indarkeria erabiliz egindako lapurretak % 13 hazi dira.
Homizidio-ahaleginek, halaber, nabarmen egin dute gora, % 50 hain zuzen ere. 26 kasu izan dira eta hiru lagun hil dira.
Droga trafikoagatik, bestalde, guztira berrehun lagun atxilotu dituzte lehen seihilekoan, horietako ia erdia Gipuzkoan.
Delitu gehieneko guneak hauek dira: Bilbo, Erandio, Eibar eta Irun. Lau herri horietan 1.000 biztanleko 30 delitu baino gehiago izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKE, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik