GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbotik Santanderrera zihoan tren bat hustu dute, matxuratuta gelditu ostean

Konboia ez atzera ez aurrera geratu da Marron eta Treto udalerrien artean, eta 20 bidaiari inguru bi orduz barruan harrapatuta egon dira, erreskatatu dituzten arte.
Renferen aldirietako tren geltoki bat
Renferen aldirietako tren geltoki bat. Artxiboko argazkia: EFE

Renferen Bilbo eta Santander arteko aldirietako tren zerbitzua eten dute gaur goizean, konboi batek matxura izan eta trenbidean ez atzera ez aurrera geratu ostean, Renferen iturriek adierazi dutenez. Trena Marron eta Treto udalerrian artean gelditu da, eta 20 bidaiari inguru bi orduz barruan harrapatuta egon dira, erreskatatu dituzten arte.

Matxura izan duen trena 08:30ean irten da Bizkaiko hiriburutik, eta 11:42an iristekoa zen Kantabriako hiriburua. 10:30 aldera, ordea, Tretoko (Kantabria) geltokitik 500 metro eskasera, gelditu egin da, bidaiariak barruan zeudela.

Kantabriako Larrialdi Zerbitzuek 13:10 aldera jaso dute abisua, eta Guardia Zibilak ez ezik, Laredoko suhiltzaileek ere parte hartu dute erreskate lanetan. Zehazki, trenetik jaisten lagundu diete, inguru horretan ez baitago bidaiariak trenera igotzeko edo trenetik jaisteko nasarik.

Ondoren, oinez, inguruko errepide batera eraman dituzte, eta handik, autobusez edo taxietan, azken helmugara.

Gertakari horren ondorioz, distantzia ertaineko tren zerbitzua eten dute, eta autobusak baliatu dituzte arazoak konpondu bitartean zerbitzua emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X