EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atertuz joango da eta asteburuan giro dotorea izango dugu, eguzkia eta tenperatura atseginak lagun

Eguzkia nagusitzen joango da orduek aurrera egin ahala. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean, zerbait bustiko du, baina igandean, udaberriko aroa izango da nagusi, eta termometroek 25 °C-en langa gaindituko dute.
Hodeiak eta ostarteak, Elorrion (Bizkaia).
Hodeiak eta ostarteak, Elorrion (Bizkaia). Argazkia: Roberto Aizpitarte

Eguraldiak egonkortzera egingo du apurka-apurka, eta atzean geratuko da Euskal Herriko ipar-ekialdea astindu duen euri-denboralea. Hori horrela, asteburuan giro txukuna izango da, eta eguzkiaz eta tenperatura epelez gozatzeko aukera izango dugu. 

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur goizean, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian izan diren zaparradak gorabehera, gainerakoan ateri eutsi dio. Arratsaldeak aurrera egin ahala, fronte bero bati loturiko hodeitza iritsiko zaigu mendebaldetik, eta baliteke gauean euri txikia edo zirimiria egitea han-hemenka. Tenperaturak apur bat berreskuratuko dira, eta maximoak 15 eta 20 ºC artekoak izango dira.

Larunbat goizaldean eta goizean, fronte horren ondorioak izaten jarraituko dugu, eta zerua lainotuta egongo da; zirimiria egingo du han-hemenka. Gainerako orduetan, ostarteak izango dira, baina arratsaldean, isurialde atlantikoan zaparradaren bat edo beste sar daiteke noizbehinka itsasaldetik. Goizean, hego-haizea ibiliko da, eta horrek tenperatura maximoak igoaraziko ditu (18-22 ºC). 

Igandean, eguzkia eta tenperaturen igoera nabarmena. Goizean, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira zeruan, baina saretuz joango dira eguerdirako. Termometroek beste koska bat egingo dute gora isurialde atlantikoan, eta 25-26 ºC harrapatuko dituzte; gradu batzuk beherago geratuko dira hegoaldean. Hego-haizea ibiliko da, eta baliteke mendi inguruetan traba egitea. 

Joeraren arabera, astelehenean beste fronte bat sartuko da, eta euritara joko du berriro. 

Gainera, gogora ekarri behar da itsasaldeko arriskuagatik abisu horia izango direla indarrean ostiral arratsaldean eta igandean. Lehena 17:00etatik 19:00etara aktibatuko da, itsasaldi oso bizia espero baita; beraz, itsasertzeko itsas-uholdeez gain, uholde-eremuetan ere gainezka egin dezake urak. Igandean, beste abisu bat egongo da indarrean, 06:00etatik 08:00etara. 2,5-3 metroko olatuak espero baitira, eta 4,7 metroko marea.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X