Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto batek hiru txirrindulari harrapatu eta horietako bi zauritu ditu Sopuertan

BI-3614 errepidean gertatu da harrapaketa, 12:20an.

Auto batek hiru txirrindulari harrapatu ditu gaur goizean BI-3614 errepidean, Sopuertan, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Txirrindularietako bi zauritu dira, eta ezbeharra gertatu den lekura bertaratu diren helikopteroko eta anbulantziako osasun-langileek bertan artatu dituzte, ospitalera eraman aurretik.

Harrapaketa 12:20an jazo da, Traslaviñarako noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X