Emisio Gutxiko Eremua onartu dute Donostian; erdiguneko trafikoari ezarritako muga berriak, hemen
Donostiako Udaleko osoko bilkurak azaroan onartuko du behin betiko Emisio Gutxiko Eremua (EGE) arautuko duen ordenantza; abenduan hasiko da "proba" fasea, eta 2025aren hasieran aplikatuko da; hala ere, urtarrilean eta otsailean arau-hausteen berri emango dute soilik, eta martxora arte ez dute isunik jarriko.
Donostiako Udalak Emisio Gutxiko Eremuari buruzko herritarren arretarako bulego bat ireki du aste honetan, zalantzak argitzeko. Arroka plazako 5. zenbakian dago, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta asteazkenean arratsaldez ere egongo da zabalik, 16:00etatik 18:00etara.
Berrikuntza gisa, Udalak 10 kamera finko jarriko ditu emisio gutxiko eremura sartzen diren ibilgailuak kontrolatzeko. Halaber, baimenik gabe sartzeagatik 200 euroko isunak ezartzea aurreikusten da.
Emisio gutxiko eremua Boulevarretik Araba parkeraino hedatuko da, eta kaia eta Arbaizeneko ingurua ere hartuko ditu.
Hasierako fasean, hots, ordenantza indarrean sartu eta lehen 36 hilabeteetan, hauek dira inolako izapiderik gabe emisio gutxiko eremuan sartu ahalko diren ibilgailuak:
- Bizikletak, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak
- 0/ECO/C eta B bereizgarria duten ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak eta DGTk historikotzat jotako ibilgailuak
- Emisio gutxiko eremuan erroldatuta dauden egoiliarren ibilgailuak
- MM bereizgarria duten mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak
- TAO txartela duten eta jarduera ekonomikoak egiteko erabiltzen diren ibilgailuak, taxiak eta VTCak
Era berean, eskaera eginda, beti sartu ahal izango dira: mugikortasun urriko Europako txartela duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuak eta interes orokorreko zerbitzuak emateko ibilgailuak (posta, garraioa, polizia, osasuna...). Horrez gain, garajeak dituzten titularren ibilgailuak, eremu barruan dauden autoeskolen ibilgailuak eta ibilgailuak konpontzeko tailerretara doazenak ere sartu ahal izango dira.
Erdigunera sartzeko eskaerak Donostiako Udalaren webgunearen bidez zein aurrez aurre kudeatu ahal izango dira, Herritarren Arretarako ohiko kanalen bidez.
Prozesu mailakatu hori hiru urteko bi fasetan egingo da, eta murrizketa desberdinak izango ditu: Lehenengo fasea 2024ko abendutik 2027ra izango da, eta bigarrena 2028tik 2030era.
10 kamera finko
10 kamera finkok kontrolatuko dituzte emisio gutxiko eremuko sarrera-irteerak. Ibilgailuen matrikulak irakurriko dituzte kamerek, sartu ahal diren egiaztatzeko. Trafikoa zaintzeaz arduratzen diren agenteek ere izango dute ibilgailuen matrikulak identifikatzeko modua.
Kamera horiek leku hauetan jarriko dira: Zurriolako zubian, Santa Katalina zubian, Gernikako Arbola eta San Martin arteko bidegurutzean, Gernikako Arbola eta Valentin Olano arteko bidegurutzean, Arabako Parkea eta Easo arteko bidegurutzean, Autonomia kaleko biribilgunean, San Roke eta Belizalde arteko bidegurutzean, San Roke eta Beloka arteko bidegurutzean, Aldapeta eta Fedearen Pasealekuaren arteko bidegurutzean, eta Mirakontxa pasealekuan (Almudena etxea).
Baimenik gabe emisio gutxiko eremuan sartzen diren ibilgailuek 200 euroko isuna jasoko dute, eta hortik gorakoa (% 30 gehiago) araua behin baino gehiagotan urratzen dutenek.
Donostian mugikortasun iraunkorragoa sustatzeko ahalegin zabalagoaren parte da eremua, eta, horrekin batera, besteak beste, garraio publikoaren eta aktiboaren erabilera sustatzea, hala nola oinez ibiltzea edo bizikleta erabiltzea ere bultzatuko dira. Gainera, proiektuak airearen kalitatea hobetzen eta zarata murrizten lagunduko duela espero da, eta horrek hiriko bizi-kalitateari mesede egingo diola.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.