EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gabonak heze hasiko dira, baina Eguberri egunean atertu eta ostarteak nagusituko dira

Tenperaturak freskoak izango dira, ipar-haizearen eraginez, eta maximoak ez dira 15etik igaroko kasurik beroenean.
Gabonak Gasteizen. Argazkia: EFE
Gabonak Gasteizen. Argazkia: EFE

Euskalmetek giro hezea iragarri du datozen egunetarako, baina hilaren 24an, Gabon egunean, orduek aurrera egin ahala hobera egingo duela, eta Eguberri egunetik aurrera giro egonkor eta argia izango dugula aurreikusi du.

Euskalmeten arabera, litekeena da abenduaren 24an zerua nahiko estalita egotea, batez ere isurialde atlantikoan. Euri pixka bat ere egingo du, batez ere ipar partean, baina orduak igaro ahala atertu egingo du. Haizea iparraldetik ibiliko da, leku batzuetan biziago. Tenperaturei dagokienez, aldaketa handirik ez da izango, eta tenperatura minimoak 5 eta 10 ºC artean ibiliko dira, eta maximoak 10 eta 15 ºC artean.

Hilaren 25ean ere, ipar haizea nagusituko da, baina indarra galtzen joango da. Hodeitza ere arintzen joango da pixkanaka, eta ostarte zabalak izango dira hegoaldean. Euria egiteko probabilitatea desagertu egingo da, eta eguraldi lehorra eta argiagoa izango dugu. Tenperaturek ez dute aldaketa handirik izango.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X