Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona batek beste bat labankatu du Bilboko metroan

Erasoa 07:00etan izan da Abandoko metro geltokian. Biktimak zauri arinak ditu, eta sendagiria eman diote jada. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du.

Ertzaintzak 19 urteko pertsona bat atxilotu du astelehen goizean Bilbon, Abandoko geltokian beste pertsona bati arma zuriz eraso egitea egotzita. Biktima ospitalera eraman behar izan duten arren, dagoeneko sendagiria eman diotela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

07:00ak aldera, Metro Bilbaotik deia jaso du Ertzaintzak, Abandoko geltokian pertsona talde bat borrokan ari zela ohartarazteko. Agenteak bertaratu direnean, gazte bat zaurituta aurkitu dute. Sorbalda aldean labankatu du ustezko erasotzaileak, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.

Handik gutxira, erasoaren ustezko egilea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman dute. Gainera, hainbat pertsona identifikatu dituzte, gertakarien lekuko gisa, eta ikerketa abiatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X