TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: 5 urte alarma egoeratik, zerga erreforma eta Athletic - Erroma istiluak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
San Mames, hesituta, Athleticek eta Erromak jokatuko duten Europa Ligako partidaren atarian
San Mames, hesituta, Athleticek eta Erromak jokatuko duten Europa Ligako partidaren atarian. EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- 5 urte alarma egoeratik: Koronabirusari aurre egiteko asmoz, 2020ko martxoaren 13an Iñigo Urkullu lehendakariak EAEn osasun-alerta edo larrialdia indarrean jarri ondotik, biharamunean, gaur bost urte, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak alarma-egoera dekretatu zuen. Pertsonen mugikortasuna eta jarduera ekonomikoa murrizteko neurri zorrotzak iragarri zituen; tartean, itxialdia. Hasieran 15 egun iraun behar omen zuen itxialdiak hiru hilabete iraun zuen.

- Zerga erreforma: Podemos Euskadik fiskalitateari buruzko aurreakordio bat lortu du PSE-EErekin eta EAJrekin. Horri esker, hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusietan zerga berrikuspena onartu ahal izango da, eta horrek alderdi morearen arabera, 1.038.841 euskalduni egingo die mesede, EAEko biztanleen ia erdieri, beraz.

- Athletic - Erroma istiluak: 12 pertsona atxilotu dituzte, lau italiar eta bertako zortzi zale, San Mames kanpoaldean izandako istiluetan, Athletic Clubek eta Erromak jokatu duten Europa Ligako partidaren aurretik eta ondotik. Sei atxilotu partida baino lehen izan dira eta beste sei desordena publikoetan partida amaitu ondoren. Gainera, istiluetan, hamabost ertzain eta bi segurtasun zaindari zauritu dira ubelduren edo kolpeen ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X