POLEMIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otsoa babesik gabe uztea onartu du Kongresuak, PP, Vox, Junts eta EAJren aldeko botoekin

Neurriak hautsak harrotu arren, Kongresuak baiezkoa eman dio Duerotik iparraldera otsoen babesa kentzeari.
Otsoa. Argazkia: EFE
Otsoa. Argazkia: EFE

Kongresuko osoko bilkurak otsoa babesik gabe uztea onartu du, PPk elikagaiak alferrik galtzeari aurrea hartzeko lege-proiektuari egindako zuzenketa baten bidez. Vox, Junts eta EAJren babesarekin atera da aurrera.

Zuzenketa polemikoa da gaur onartutakoa, eta arauaren testuak dakar otsoak Babes Bereziko Erregimeneko Basaespezieen Zerrendatik (Lespre) ateratzea, Duero iparraldeko otsoen kasuan.

Kongresuko osoko bilkuran egindako eztabaidan, Milagros Marcos PPren diputatuak adierazi du ez dutela lortuko "landa-mundua isilaraztea", esan du Alderdi Popularra nekazarien eta abeltzainen alde egongo dela, eta otsoaren "kudeaketa arduratsua" defendatuko dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X