Lau pertsona atxilotu dituzte Donostian, adingabe bat hiltzen saiatzea egotzita
Ertzaintzak hiru gizon —horietako bat, adingabea— eta emakume adingabe bat atxilotu ditu Gipuzkoako hainbat herritan, martxoaren 13an Donostian adingabe bat hiltzen saiatzea leporatuta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, adin nagusiko bi atxilotuak espetxeratu dituzte, eta, adingabeak, berriz, Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dituzte.
Martxoaren 13an, 16:00ak aldera, adingabe bati arma zuri batekin eraso zioten Donostiako Egia auzoan. Besoan eta bizkarrean zituen lesioen ondorioz, Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan zuten.
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen berehala, eta lau pertsona atxilotu zituen. Atxiloketak joan den astean egin ziren, Gipuzkoako hainbat herri eta hiritan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak